Cuadro de texto:

literatur sorkuntza da Gaituzuelako

Cuadro de texto: 	    Xuabe erratuz
Maindire txuriek estaltzen dute, 
ez du loak harrapatu 
eta ez da ametsgaiztotik atera, 
egunak ez du argitu
eta ez da argirik sartzen leiopetik. 
Kalea beltzez tindaturik dago
eta herriko farolak aspalditik dira hautsiak, 
nork konponduko zai. 
 
Umeek maixu-maistrak
etengabean
errepikatutako lekzioa 
buruz dakite, 
zertaz ari ote diren jakin gabe. 
Ez da sekula aldatuko. 

Erratzeko ere bizi gara, 
erra gaitezen bada!

Bitartean zaindu formak.

Hasierako orriaN….

Cuadro de texto: zuri irakurle

Lehen patata tortila nori etzaio hautsi? Patata tortila, lehen amodioa edo lehen poesia bezala, lehen saiakerak izaten dira nahiko aborto. Gure lehen gaituzuelako izan liteke antzeko zeozer ere. Egitura, prozedura, ez zen oso garbi gelditu. Saiatu gara hobetzen.
Bigarrenez gaituzuelako honetan bi atal sortu ditugu: gaituzuelako bera, eta hilkutxa. Lehen atalean irudi, hitz eta proposizioa dira testuen oinarriak. Bigarren atala librea da. 
Ale honetan lau lagun aritu gara eta gehiago izatea ere gustatuko litzaiguke. Bi bide dituzu horretarako: gaituzuelako@hotmail.com   gaituzuelako@euskalerria.org  
Beraz, sortu eta bidali zure testua proposatzen ditugun hiru klabeekin (irudia, hitza eta propoa) [gaituzuelako] sailean, edota egin testu librea [hilkutxa]rako. 
Zure esku gaituzuelako!

KONTAKTURAKO berriz: